Naturarekin gozatzen


Pasaden domekan, Azkarrak 1ekoek, proiektukoekin eta Txipesteletako Trebeekin batera, Bilbotik Pagasarri mendira igoera egin genuen. Eguraldia gure gustukoa izan ez arren, tipi - tapa gure ibilalditxoa hasiera eman genion. Euri, belardi, zuhaitz, hodei, haize eta animalien artean ibiltzeko aukera paregabe izan zen . Ibili, abestu, ondo pasatu eta pixka bat kexatu ere egin ginen. Zer nolako aldapak igo genituen bide laburrak hartzeagatik! Hala ere, denok heldu ginen gora! Eta horregatik, argazki polit batzuk ikusteko aukera duzue.

Eguraldiak laguntzen ez zuenez, hamabitakoa jan eta gero Bilbora jaitsi ginen, San Adrianeko Eskautek utzitako lokaletan egoteko aukera izan bait genuen. Hori dela eta, bazkal ostean, mendian bizitako esperientzia gozatzeko aukera izan genuen eta barnerakotasunaren bidez, lasaitasuna, musika, eta maitasuna nahastuz, denok elkarrekin egunari amaiera eman genion.

Berriz errepikatzea gustatuko litzaizueke?
Bidean Beti Prest!

Iraide

Comentarios