Agate Deuna
Bezpera gauean,
otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu. Oles egitea
norbaiti dei edo erregu egitea da, ate joka laguntza eske ibiltzea. Ohitura
honek oraindik dirau bizirik toki askotan.
Agate Deuna martiria Italian (Sizilian)
jaio zen 230. urtean. Familia diruduna eta onekoa, kristau sutsua eta benetan
ederra. Quintianus senatariak beretzako nahi zuen baina Jaungoikoarekin
konprometituta zegoenez ez zuen onartu. Orduan Quintianusek torturatu eta
bularrak moztu zizkion. Sufrimendu nahiko ez bazen, ikatz gorriz erre zuen.
251. Urtean hil zen, 21 urte zituela.
Agate
Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze
luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitatan, erromeriak.
Beste
toki batzuetan, egun horren goizaldean, baserrietako soro eta baratzetan,
Kandelario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren.
Tradizioak
zioen egun horretan ezin zela labako edo garbiketa lanik egin.
Gaur
egun, berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan da, zuzendaria
aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo
janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea.
Hemen
dekozuez kopla ezagunenak:
Zorion, etxe
hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi dogu gogoz.
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi dogu gogoz.
Santa Ageda
bezpera dogu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratu doguna.
Santa maitea gaur hartu dogu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratu doguna.
Santa maitea gaur hartu dogu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako
jarduna.
Euskal Herria canta en honor a Santa Águeda
Águeda nació en Sicilia en el año 230. Dicen que
era una joven hermosa y el gobernador siciliano Quinciano quiso casarse con
ella. Pero Águeda tenía una fe ciega en el cristianismo y no aceptó la
proposición del gobernador. Ante la negativa de ésta, Quinciano la metió en la
cárcel y la torturó; le mutiló los pechos y la joven chica Águeda murió con 21
años. Todo ello ocurrió el 5 de febrero de 251 en Catania. Santa Águeda es una
de las primeras mártires vírgenes del occidente.
En Euskal Herria se celebra Santa Águeda (5 de
Febrero). Tal y como ha sucedido con muchos mártires, Santa Águeda fue nombrada
patrona en Euskal Herria. Vecinos y grupos de toda índole salen a la calle a
cantar coplas y versos en honor a la joven siciliana en la víspera de Santa
Ageda; mediante esas coplas o versos se narra la vida de Santa Águeda, y
también se cantar versos dirigidos a los habitantes de la casa donde se pide
limosna.
hello
ResponderEliminarhappy new year
ResponderEliminar