Uda heldu da!!



Ba ahal dakizue zer hasten den astelehenean, uztailak 14ean?

Gehienok urte osoan zehar itxaroten dugun UDAKO KANPAMENTUA. Urte honetan Zuñigara joango gara, Nafarroko herri batera!!

Baina kanpamentua astelehenean hasi arren, gaur monitore
eta guraso batzuk Zuñigaruntz abiatuko gara kanpamentuko muntaia egitera. Zelako gogoak ditugun!!!

Kanpamentuko informazio gehiago eman aurretik, gustatuko litzaidake gogoratzea, urte hau guretzako oso garrantzitsua izan dela, denok elkarrekin 30 urte ospatzeko aukera izan dugulako. Gurekin batera ospatzera etorri zinetenoi eskertu nahi dizuegu. Baita gerturatu ezin izan zinetenoi.

Honen ostean, ikasturte bukaera ospatu genuen. Aurten ospakizu
n batetik bestera ibili gara. Oso ondo bukatu genuen elkarrekin ikasturtea. Egun honetan, Izurtzako etxera joan ginen eta Gurasoek azaldu ziguten zelan ibili diren lanean Izurtzako etxean, aurrerago erabili ahal izateko.


Baina, Izurtzako irteerarekin Inurri ez dut bukatu, oraindik onena falta da, Udako kanpamentua !! Erreka, dendak, bolanteak, jolastu….

Uztailaren 14ean 9.00etan motxilekin eta egun horretako bazkariarekin Olleria kalean ikusi nahi zaituztegu (botafumeiron).!!!!

El 14 de julio, lunes, a las 9.00 en la calle Olleria (botafumeiro) con las mochilas y la comida para comer ese medio día!!

Oinarinak kanpamentua bolantearekin hasiko dira. Durangon motxilak eta janaria hartu eta ibiltzen kanpamentura arte etorriko dira. Animooo Oinarinak!!!


Gogoak dituzue? Ba, ez zaigu ezer gelditzen!!!!



Astelehenean ikusiko gara!!

Comentarios