Asteburu honetan adarrrek egindakoa




Asteburu honetan Inurriko adar guztiak ekintza izan dute, a zelako asteburu bikaina izan dugun. Koskorrak zapatuan 11:30etan Txirinean geratu ziren Azkarrekin batera. Alde zaharretik otzararako rifak saltzen ibili ziren.









Kaskondoak berriz, domekan Algortara gerturatu ziren Herrrialdeko beste taldeekin batera eguna pasatzeko. Beste taldekoak ezagutzeko eta eurekin jolasteko aukera oso ona izan zuten.




Oinarinak, bizikletak eta kaskoa hartu eta buelta bat ematera joan ziren. Durangaldeako zenbait herrietatik pasa ziren.





Azkarrrek, ostiralean lokaletan lo egitera gelditu ziren, gaubela txiki bat egin zuten. Hurrengo goizean denak batera gosaldu eta Txirinera etorri ziren Koskorrekin batera otzararako rifak saltzeko.

Taldeko gazte nagusienak, Trebeak, ostiralean batu ziren batzarra egiteko.Bertan urteurrenerako sorpresa bat prestatzen ibili ziren. Ondoren, adarrari buruz eta orain arte egindakoari buruzko gogoeta egiteko aukera izan zuten. Baita, boluntariotzaren inguruan jardun ziren.


Bukatzeko, gurasoak, Izurtzan bildu ziren. Bertan etxean lanean eta 30.Urteurrenerako menuarekin lanean ibili ziren. Zelako guraso langileak ditugun!!

Asteburu oso aberatsa taldearentzat!!

 


Bidean Beti Prest!

Comentarios