Monitore taldea asteburu pasa joan ginen Nafarroara. Arrarats Herrian pasa genuen asteburua. Durangotik arratsaldeko 19:30 aldera irten ginen eta aterpetxera 21:30 inguruan heldu ginen, etxea aurkitzea ez zen batere abentura erraza izan, baina lortu genuen. Monitore batzuk beranduago heldu behar ziren eta bertan itxoin genituen batera afaltzeko, 23:00ak aldera heldu ziren eta guztiak batera afaldu genuen, a ze afari gozoa! Gero guztiak batera abesten egon ginen eta pixka bat beranduago ohera joan ginen hurrengo goizean altxatu ahal izateko.Hurrengo goizean altxatzea kostatu zitzaigun, baina hala ere menditik bueltatxo bat eman genuen. Gero barbakoa martxan jarri eta haragia prestatzen hasi ginen. Haragiari egitea pixka bat kostatu zitzaion eta arratsaldeko lauak arte ezin izan genuen bazkaldu. Gero etxea jaso eta Durangora itzuli ginen.
Oso ondo pasatu genuen guztiok batera eta asko gozatu genuen besteon konpainiaz.
Ane Alvarez Bilbao
Comentarios
Publicar un comentario