Gabonak!!

Aupa Inurri!!

Gabonetan zehar hainbat ekintza egin ditugu; Gabon Jaia "Irribarretsu ikusi nahizaitut" lelopean, Beleneko argia hartzera joan ziren nagusienak beste sarrera baten ikus duzuen moduan, Uribarriko egoitzan abesten eta ondoren Olentzerorekin batera joan ginen eta azkenik Oiartzunen gabonetako kanpamentua pasa dugu.

Gabon jaian, abenduak 22, durangoko umee nahikotxo 17:30 aldera Andra Mariko portikora hurbildu ziren  prestatutako tailerretan parte hartzera. Tailerrak hauek izan ziren: txapak, stop, arrantza, dardoak, caritas-ko panelekin informatu, post-itzetan idatzi eta pothocoll-ean parte hartu. Umeak tailer guztietatik pasatu ostean puzzle bat egin behar zuten tailer bakoitzean emandako piezarekin, non, "Quiero verte sonreir gabon jai 2012" ipintzen zuen. Eta hau osatutakoan txokolate bero bat hartu ahal zuten. Txokolatea Inurriko Azkarrak egin zuten.Tailerraz gain, Inurriko rastrilloa egon zan eta beste estan bat, non, txokolatea eta pastel zatiak saltzen zituzten.
Honen ostean, 19:00 ospakizuna izan genuen. Bilbotik ekarritako Beleneko argia, Durango daunden elkarte eta taldeeen artean banatu genuen. Ospakizun oso alaia izan zen. Eta gustura egon ginen. Ospakizunaren amaieran, tailerretan parte hartu zuten umeen argazkiak jarri genituen eta hauxe jendeari asko gustatu zitzaien.




Abenduak 24, Uribarreko egoitzara joan ginen, eta han zeudenei arratsaldea alaitzen zaiatu gienen. Txikienek; "Olentzero", "Hator hator" eta "Kiriki koroko" abestiak abestu zituzten eta aldiz nagusiak; "Trenaren zarata", "Belenen" eta "Hator hator"
Abestu ondoren, musika eskolarantz joan ginen, handik Olentzero eta Maridomingirekin irten ginen. 18:00 aldera euren antzerkia ikusi genuen.

Comentarios