Jaiak hasita eta goxatzen ibiliko zaretela
pentsatuz, Igandean txupi txikira joatea gonbidatzen zaituztegu. Zergatik?
INURRI ESKAUT TALDEA izango delako txupinazo txikiaren arduraduna. Oso pozik
gaude gure XXX. Urteurrena heltzeko urte bat geratzen denean beti herrian eta
herriarentzat egin dugulako lana.
Txupinazo txikiaren egunean ez gara txupinazoa
bakarrik joango, goiz goizetik irten eta gure kantuekin kalaeak alaitzen saiatuko
gara, horrez gain jolas ezberdinetan parte hartuko dugu.
Nola ez eskertu pregonerari, Esther trebeak
adarreko neska bati, eta txupineroari Miguel Oinak I-eko mutil bati, baina
talde oso berezia garenez guztion artean alaituko dugu txupinazoa behean nahiz
goian egonda, guztiok garelako oso garrantzitsuak talde barruan.
EZ AHAZTU PAÑOLETAK ETA KAMISETA.
GORA INURRI ESKAUT TALDEA!!!!!!!!
Comentarios
Publicar un comentario