Kurtso hasieraz topera gozatu genuen!!



Goizean goiz geratu ginen, ahala ere kriston animoarekin irten ginen goizeko hamaikak aldera.
Durango ezagutzeko hainbat toki garratzitsuetan jarri genituen adar ezberdinentzako mezuak. Mezu horiek, animo mezuak izan ziren. Mezuak ez ziren umeentzako bakarrik izan, monitore eta gurasoentzat baita egon ziren..

Buelta eman eta gero, adarretan banatu ginen eta elizkizunerako antzerki bat prestatu genuen, adar nagusienak (Azkarrak eta Trebeak) Inurrik eman diena antzerki bidez adierazi behar izan  zueten, adar txikienak aldiz (Oinak I, Oinak II eta Kaskondoak) Inurrik ematea nahi dutena adierazi behar zuten. Guztiok parte parte hartzeko gurasoak ez ziren libratu, eta ebangelioa antzerki bidez egin behar izan zuten, oso ondo pasatu genuen beraien antzerkiarekin.


Elizkizuna amaituta zirkulu handi bat egin  eta elkarrekin eseri ginen, bazkaria bedeinkatu eta jaten hasi ginen. Lehenengo plateretik, postrera konpartitu genuen eta bazkaltzen bukatuta jolasten hasi ginen.

Jolasteko hainbat talde egin genituen, alde batetik amak kafeak hartu eta hitz egiten hasi ziren. Aita batzuk, monitore eta seme-alaba batzuekin elkartu eta futbolean jolasten ibili ziren. Beste alde batetik, monitore batzuk ibili ziren jolasean eta beste ume batzuk txintxaunetan jolasten ibili ziren.


GUZTIOK BETERA AGUR ESKAUT EGIN GENUEN


KRISTON EGUNA PASATU GENUEN ELKARREKIN!!!!!!!!!!!


ESKERRIK ASKO PARTE HARTU ZENUETEN GUZTIOI!!!!!!!!




Ane Alvarez

Comentarios