Inurrik txupi txikia bota zuen atzo!


"Inurri Eskaut Taldeak jaietako txupinazo txikia botatzeko erantzunkizuna izan du aurten. Ester Ferré, pregoilaria, eta Miguel Lancao, txupineroa, taldearen ordezkariak bezala, Udaletxeko balkoira igo ziren. Nahiz eta euriak atzo eguerdian ospatu zen txupinazo txikia ez errespetatu, giro ezin hobea nagusitu zen. Balkoira igo ziren Eskaut Taldeko kideak, plazan gelditu ziren hainbat lagunez babestuta egon ziren.
Inurriren talderik nagusieneko eta gaztetxoeneneko ordezkari bana igo ziren atzo balkoira. Ester Ferré pregoilariak gogoratu duenez, Inurri Eskaut Taldeak 30 urte daramatza Durangaldeko haur eta gazteak aisialdirako ekintzez bitartez hezitzen.
Izan ere 1984an sortu zen. Beraz, datorren urtean 30. urteurrena ospatuko dute. “Mendira joaten gara, Durangoko kaleetan zehar jolasten dugu, kanpamentuak egiten ditugu… eta oso ondo pasetan dugu”, azpimarratu zuen irakurritako pregoian. Gainera, elkarteek proposatzen dituen ekintza guztietan parte hartzera gonbidapena luzatu zuen pregoilariak.
Miguel Lancaok txupinazioa bota ondoren,  “Inurri Eskaut, lalalalala…” abesten hasi ziren taldearen kideak, eskauten zapiak  airean astinduz.
Inurri Durangoko aisialdirako talderik zaharrena da, eta “Bidean beti prest” da elkartearen lema nagusia. Lepoko zapiez apainduta, 120 neska-mutikez osatuta dago, zortzi eta hamazortzi urte bitartekoak, eta 16 begiraleen laguntzarekin hainbat ekintza proposatzen dituzte."


Durangon aldizkaria, 2012ko Urriak 14ko argitarapena.

Comentarios