Koskorrak Mendira irteera!!



Koskorrak Maiatzaren 27an goizean goiez Urkiolara joateko gelditu ginen. Goizeko 9.30 etan denak prest geunden eta gure motxilak hartu eta ibiltzen hasi ginen. Lehenengo Durangotik Mañarira joan ginen, horretarako tabira eta udako igerilekutik pasa ginen. 


Mañariara heldutako ur pixkat edan eta ibiltzen jarraitu gennuen, Mañaria pasatu eta Urkiolarantz doan errepidea alde batera utzi genuen, ezkerretara dagoen GR a hartzeko. Ibilbidea aldapa zeukan arren, paisai politak ikusi genituen. Gainera abestu, txisteak kontatu, "veo-veo" jolasera jolastu ... egin genuen ibiltzen gindoazela. 




12ak aldera, Urkiolatik 3,2km, merendero batean geratu eta energiak berreskuratzeko ze o zer jan genuen. Geldi aldiaren ondoren, pixkat berotu eta Txakurzulora bidea hartu genuen. Txakurzulora ailegatu baino100m arinago gorantz zegoen ibilbidea hartu genuen "Hiru gurutzetara" heltzeko.  14.00 aldera gurutzetara heldutakoan argazkitxo bat atera genuen. Ondoren luzaketak egin genuen eta bazkaltzeko tokia aukeratu genuen.




Bazkaldu ostean, Urkiola santutegiaren atzekaldean dauden txintxaunetan ordubete jolasean aritu ziren. Eta ondoren, jolas batzuetara jolastu eta autobusa hartzera joan ginen. 



17:30etan madalenara ailegatu ginen eta antze guraso guztiak gure zain egon ziren.

Oso ondo pasatu genuen!!!! Hurrengoan beste toki batera joango gara!!!!
Koskorrak txapeldunak  dira!!!!

Comentarios