Aste Santuko Kanpamendua




Pasaden asteburuan inurrikoek Aste Santuko kanpamendua izan genuen. Ostiralean, Angostora bidean goizean goiz irten ginen eta heldu bezain laster motxilak utzi eta joku batzuk egin genituen. Eguraldia nahiko kaxkar zebilen baina monitoreak zein neska-mutilak ondo pasatu genuen.
Bakoitzak bere gelan motxilak utzi orduko, jatera joan eta arratsaldean norbanako bakoitzak bere adarrarekin ekintza desberdinak egin zituen. Nahiko berandu egin zitzaigunez, gaubela labur gelditu zitzaigun. 
Gauean nahiko astoratuta ibili ziren batzuk eta hurrengo egunean logura nabaria zen baina animoak ez ziren makaldu! Batzuk pilotarekin pasatzen zuten denbora librea, beste batzuk gitarrarekin eta beste batzuk "buzonarako" mezuak idazten edo elkarrizketan. 


Laster Munduko Arrozen eguna denez, Azkarrek bi paella prestatu zituzten: bata oilaskoarekin eta bestea mariskoarekin. Antzadenez gozo irten zitzaien!
Zapatuko gaubela danon artekoa izan zen. Altxorraren bila egin genuen eta baten bat nahiko ikaratua ibili arren, guztiek jaso zuten saria: Cola-caoa gailetekin danontzat!! 
Domeka goizean, ospakizuna egin genuen. Lehenengo kontenplaziozko dantza egin eta gero testu bat irakurri genuen. Taldeka batu eta testuaren inguruan hizketan ibili ginen. Testuaren gaia, bakoitzak taldeari eskaini diezaiokeenari buruz zijoan eta adreiluak metafora antzera erabiliz, gero bakoitzak, "egiturako adreilu" edo "bistako adreilu" izatearen inguruko gogoeta egin zuen. 
Argazki lehiaketako sariak jatordu ostean eman genituen. Ondoren garbiketa egin, dena batu eta Durangora bultatu ginen.
Guraso guztiak zain genituen eta bukatzeko, danok batera argazki pare batzuk atera genituen.


Itziar Tera

Comentarios