Mugarrara irteera!!!!


Otsailaren 25an zapatuan, Herrialdeko talde desberdinetako monitoreak Mugarrara igotzeko batu ginen. Gure ibilbidearen hasiera 9.30n izan zen, Durangoko ezkurdi plazan monitoreak elkartu eta ibiltzeari ekin genion. Ibilbidea Durango-Mugarra-Durango izan zen. Durangotik hasi eta San Andres auzorantz joan ginen, hemendik Santa Luziara, non Inurriren sortzailearen baserria dago. Santa Luzia auzora ailegatzean, pistatik atera eta ezkerraldetara beste bide bat hartu genuen, Katazkatik igotzeko, bide honetatik aldapa egon da ere, lekua benetan zoragarria zen. Aldapa gora ibili ondoren bide batera heldu eta ezkerraldetara Mugarrikolandarunt abiatu ginen. Goruntz gindoazela belainoa zegoela ohartu ginen, baina menditik zihoazen mutil batzuei galdetu eta euren laguntzaz Mugarrikolandara heldu ginen. Lehenengo argazkian Mugarrikolandan gaude. Hona heldu ostean, Belainoa egonda ere Mugarraruntz joatea erabaki genuen, eta bigarren argazkian Mugarra gailurrean gaude. Bertan bazkaldu eta barre batzuk bota genituen. Bazkaldu ostean, oraingoan Mañaritik Durangora bueltatu ginen. Bueltan zelatik nahiko azkar gindoazela, hainbat jauzi barregarri izan ziren, hau da, minarik ez baina ondo pasatzea egin zuena. Mañarira heldu eta Izurtzaruntz joan ginen eta Izurtzatik Durangora heldu ginen.

Oso ondo pasatu genuen !
Errrepikatzeko edo beste leku batera joateko beti prest!

Comentarios

  1. egun oso polita eta dibertigarria izan zen

    bai jausiak egon ziren baina oso barregarriak jejejej

    beste irteera bat prestatu behar dugu... mendi desberdina ezagutzeko

    aupa!!!
    Bidean Beti Pret

    ResponderEliminar

Publicar un comentario