Goizean
goiz geratu ginen, ahala ere kriston animoarekin irten ginen goizeko hamaikak
aldera.
Durango ezagutzeko hainbat toki garratzitsuetan jarri
genituen adar ezberdinentzako mezuak. Mezu horiek, animo mezuak izan ziren. Mezuak
ez ziren umeentzako bakarrik izan, monitore eta gurasoentzat baita egon ziren..
Buelta eman eta gero, adarretan banatu ginen eta
elizkizunerako antzerki bat prestatu genuen, adar nagusienak (Azkarrak eta
Trebeak) Inurrik eman diena antzerki bidez adierazi behar izan zueten, adar txikienak aldiz (Oinak I, Oinak
II eta Kaskondoak) Inurrik ematea nahi dutena adierazi behar zuten. Guztiok
parte parte hartzeko gurasoak ez ziren libratu, eta ebangelioa antzerki bidez
egin behar izan zuten, oso ondo pasatu genuen beraien antzerkiarekin.
Elizkizuna amaituta zirkulu handi bat egin eta elkarrekin eseri ginen, bazkaria
bedeinkatu eta jaten hasi ginen. Lehenengo plateretik, postrera konpartitu
genuen eta bazkaltzen bukatuta jolasten hasi ginen.
Jolasteko hainbat talde egin genituen, alde batetik amak
kafeak hartu eta hitz egiten hasi ziren. Aita batzuk, monitore eta seme-alaba
batzuekin elkartu eta futbolean jolasten ibili ziren. Beste alde batetik,
monitore batzuk ibili ziren jolasean eta beste ume batzuk txintxaunetan
jolasten ibili ziren.
GUZTIOK
BETERA AGUR ESKAUT EGIN GENUEN
KRISTON EGUNA PASATU GENUEN ELKARREKIN!!!!!!!!!!!
ESKERRIK ASKO PARTE HARTU ZENUETEN GUZTIOI!!!!!!!!
Ane Alvarez
Ane Alvarez
Comentarios
Publicar un comentario