sábado, 31 de diciembre de 2016

Gabonetako kanpamendua!



Beste egun bat hasi da gure kanpamenduan. Ez da edonolako kanpamendua. Geneukanarekin soilik iritsi ginen, eta hiru objektu soilik hartzen utzi ziguten. Zer hartu? Zer utzi? Hiru gauzekin biziraun?


Etxeko gerratik ihes, errefuxiatu kanpamendu batera heldu ginen. Beldurra eta haserrea nabari da askoren begietan gure baldintzen ondorioz: janari urria, arropa gutxi, higiene falta, aglomerazioa eta izen bat izatetik zenbaki bat izatera pasatu gara.

Kanpamenduan badaude koordinatzaile batzuk, bolondresak direla diotenak, baina fusil batzuekin ikusi ditugu. Momentu oro kontrolatuta gaude, ez bada koordinatzaileengatik, inguruko espioi eta salatzaileengatik. Paper bat eman digute egiten dugun guztia kontrolpean izateko: komunera bisitak, janari kopurua, arropa kantitatea …

Eguneroko bizitza gogorra da, goizean goiz esnatu eta gosaltzeko edalontzi bat esne ematen digute, zortzi gailetekin. Horrek janari anoa bat kentzen digu kontrol-paperetik. Denok batzen gaituzte, eta nagusiok, koordinatzaileekin batera, umeak zaintzen ditugu. Kanpamenduan ez dago baliabide askorik, baina badaukagu proiektore bat pelikulak ikusteko, edo sobran dauden arropekin umeak Harry Potter-ez mozorrotu eta bere abenturetan sartzen gara.

Beste batzuei, txikienei, otsokumeak direla esaten diegu. Totem bat daukate, zaindu beharrekoa. Horrez gain, talde lanean aritzen dira kanpamendu osotik jarritako pisten atzetik, “altxorraren bila”. Saria ez da handia, noski, hemen ez daukagu ezer ere ez. Baina saiatzen gara txikienen ilusioak mantentzen.

Gazteei, ostera, bestelako ekintzak antolatzen dizkiegu. Haien etorkizunean pentsa dezaten saiatzen gara, errefuxiatu kanpamendutik urrun. Egia da ez dela erraza hemendik irtetea, baina badugu esperantza urte gutxi barru hemendik irten daitezen eta etorkizun duin bat eduki dezaten.

Hala ere, ez da erraza umeak entretenituta mantentzea. Gauetan aspertu egiten dira, eta zaila da lo hartzea. Gainera, gau osoan kanpamenduko koordinatzaileak gu behatzen egoten dira, gure portaera egokia izan dadin. Askotan, gure logelara sartzen dira. Umeak izutu eta negarrez hasten dira. Horrela ezinezkoa da lo egitea.

Ikusten duzuenez, hemen bizitza ez da gozoa. Egunetik egunera ikusten dugu gauzak ez direla hobetzen. Gainera, gero eta jende gehiago dator, gerratik ihesi. Koordinatzaileek ezin dute egoera kontrolatu askotan, eta gazteok izaten dugu gauzek aurrera jarraitzeko ardura.

Zorionez, orain deskribatutako egoera hau ez da errefuxiatu kanpamendu bat izan. "Trebeak" arramakoek ekintza bat egin dugu, errefuxiatu siriarrak bagina bezala bizi behar izan dugu: janari gutxiago, arropa eta objektu gutxi, komunera joateko aukera gutxiago… zenbaki bat margotu ziguten, gure identitatea izango zena. Errefuxiatuen azalean sartu gara, haien sufrimendua lehen pertsonan bizitzeko.

Hala ere, guk bizitakoak ez dauka errefuxiatu siriarrek kanpamenduetan bizitzen dutenarekin antzik. Hango egoera imajina dezakeguna baino gogorragoa da, egunerokoa eta erreala, ez monitoreek asmatutako ekintza bat. Han ez daukate guk eduki ditugun luxuak, eta jasotzen duten errepresioa oso handia da. Beraz, nahiz eta errefuxiatuek bizi duten egoera bizi izan ez dugun arren, haien egoera nolakoa den imajinatu ahal izan dugu, eskala txiki baten.


Trebeak 

Gabonetako kanpamendua '16

sábado, 17 de diciembre de 2016

Belengo Bakearen Argia - La Luz de la Paz de Belén 2016


La luz de la Paz de Belén 2016
Aurten ere, Belengo Bakearen Argiko ospakizunera joan gara Bilbora eta hauxe izan da gure esperientzia.
Este año también, hemos estado en la celebración de la Luz de la Paz de Belén en Bilbao y esta ha sido nuestra experiencia.






Fotos del campamento conjunto con Eskubeltz 2016

Heldu dira 2016ko kanpamenduko argazkiak!
Disfrutatu!



Campamento Eskubeltz-Inurri 2016

jueves, 1 de diciembre de 2016

Formación de Herri Aldea

Este fin de semana no hemos tenido actividades porque, como sabíais, nos tocaba formarnos a al monitorado. Esta vez no íbamos solos porque la formación era de nuestra zona de los grupos de Herri Aldea. La mítica casa de Orúe de las Pascuas, al lado del colegio Lauxeta en Amorebieta, nos esperaba a una treintena de monitores de Arrigorriaga, Mungia, Durango, Galdakao y Getxo.




El tema estrella de la formación del sábado fue el raid, esa reflexión que hacemos en campamento con todas las ramas. Porque en nuestra metodología eskaut está el “ARA”, ese proceso de Acción-Reflexión-Acción a la hora de actuar como eskauts. Pues bien, tocaba conocer bien cómo aplicar esa reflexión con la chavalería de entre 8 y 18 años, que como es evidente, no es la misma. Un sábado muy productivo en el que también hubo momentos para la oración con la vigilia antes del Adviento y momentos para la distensión en la velada que prepararon varios monitores.




El domingo se celebraba la asamblea anual de Euskalerriko Eskautak Bizkaia así que tras cerrar la casa, los cinco grupos nos fuimos al colegio La Salle de Bilbao.