lunes, 10 de febrero de 2014

Txitxiburduntzi eguna



Domekan, 9:30etan Txirinean batu ginen guztiok. Handik Landaederrako merenderorantz abiatu ginen. San Adres eta Santa Luzia auzoetatik pasatu ginen. Perikoren baserrian geldialditxo bat egin genuen eta bertan Inak (Asabak) azalpentxo bat eman zigun.


Landaederrara ailegatu bezain laster, familia, haur, gazte eta monitoreek, txorizoa burduntzian sartu eta Trebeek monitore batzuekin batera prestatutako suan erre zituzten. Guztiok elkarrekin egun zoragarria pasa ostean, denok batera etxerantz joan ginen.


Egun honetako argazki batzuk:







sábado, 8 de febrero de 2014

Zergatik ospatzen dugu Txitxiburduntzi eguna?




Txitxi-burruntzi eguna Euskal Herriko ohitura zaharra da, hainbat tokitan garizuma aurretik ospatzen zen aurreko igandean. Egun honetan jendea mendira joaten zen, sua prestatu, makilatxo batez burruntzia egiten zen, eta gero txitxia, txorizoa txistorra zein beste txerrikiak sutan erretzen ziren.

Gaur egun, nahiz eta txerri-hilketarik ez egin, tradizio hau gure inguruko hainbat herritan bizirik dago. Txitxi-burruntzi eguna kanpoan une alaia pasatzeko aitzakia paregabea da, burruntzian prestatutako janariak dastatuz. Lagunekin zein familiarekin ospatzen da, eta leku batzuetan erromeriak ere antolatzen dira, ospakizunekin, jolasekin, musika eta dantzaldiekin.



---------------------------------------------------------------------------------------------------


Día de Txitxiburduntzi, en euskera Txitxiburduntzi eguna, es una antigua tradición del Pais Vasco. Es una celebración que se llevaba a cabo en numerosos lugares del País Vasco antes de la Cuaresma, concretamente el domingo anterior al domingo de Carnaval.

Este día se iba al monte, se preparaba una hoguera, y allí se asaban al fuego carne (“txitxi”), chorizo, chistorra y otros productos de la matanza, ensartados en un palo (“burduntzi” o “burruntzi”).

En la actualidad, y aunque ya no se realice la matanza, esta tradición se mantiene viva en diferentes pueblos de nuestro entorno. Se celebra por grupos de amigos o familiares, y en algunos lugares se organizan romerías con festejos, juegos, música y bailes.

Este día recibe diferentes nombres según el lugar:

· Txitxiburduntzi

· Kanporamartxo

· Sasimartxo

· Basokoipetsu

· Kanpamartxo

· Txitxiburruntzi

· Sasikoipetsu

· Basatoste

· Basaratoste

· Basaratuste

· Sarteneko

· etc...


Txitxiburundutzi eguna Inurrin


Otsailak 9, domeka, Inurrin Txitxiburduntzia egingo dugu. 9:30etan Txirinean geratu gara. Hortik hasita Landaederrara arte ibiltzen joango gara haur, gazte, familia, asabak eta monitoreak. Han txorizoa sutan jarri eta jango dugu. Goiza batera pasa ostean 14.30etarako Txirinera bueltatuko gara. Ondo pasatuko dugulakoan, etortzera animatzen zaituztegu!!



Este domingo, 9 de febrero en Inurri vamos a celebrar el día del Txitxiburduntzi. Hemos quedado a las 9:30 en el Txirin. Saliendo desde el Txirin nos dirigiremos hacia Landaederra chavales, familias, asabak y monitores. Allí haremos los chorizos para comérnoslos. Después de pasar la mañana juntos/as bajaremos al Txirin sobre las 14:30. ¡¡Os animamos a venir nos lo pasaremos muy bien!!


Bidean Beti Prest!!

martes, 4 de febrero de 2014

Santa Ageda!!!!


Gaur, Agate Deuna bezpera izanda, Durangotik abestera atera gara. Alde zaharretik, azoka ingurutik, Plateruen Plazan, Ezkurdin eta bukatzeko Txirin ondoan abestu dugu.


Hoy siendo víspera de Santa Águeda, hemos salido por Durango a cantar. Hemos recorrido todas las calles del casco viejo, la plaza del mercado, Plateruen Plaza, Ezkurdi y para acabar hemos cantado cerca del Txirin.

Hemen dituzue argazki batzuk:
















domingo, 2 de febrero de 2014

Elorrio ezagutzen




La mañana del 2 de Febrero los mas pequeñitos del grupo hemos partido hacia Elorrio para compartir un día que ha dado mucho de sí. A las 10:30h. nos hemos juntado chavales y monis en la parada de bus, y de allí nos hemos dirigido a uno de los pueblos más bonitos que tenemos en los alrededores de Durango. 

La entrada al municipio de Elorrio la hemos hecho a pié, desde el barrio San Agustín hasta la plaza del ayuntamiento. Una vez allí el hamaiketako ha sido el que nos ha saciado el hambre a muchos y muchas de los/as que estábamos sentados junto a la iglesia del pueblo. Tras llenar nuestras tripas, el juego ha cogido el relevo, y con él, los más pequeños han ido sorteando una serie de pruebas por la plaza central como por ejemplo bailes, fotografías, charlando con los ciudadanos, etc, es decir, un Elorrio Express en toda regla. 

Para conocer un poco más sobre la historia de este pueblo, hemos ido al centro cultural de Arriola, para ver qué es lo que allí se pone en escena. Desde allí nos hemos dirigido hacia el barrio de Argiñeta, no antes sin pararnos en el antiguo soldado que hay junto a la iglesia del pueblo. Con ayuda del mapa y de algún que otro ciudadano de a pié, hemos alcanzado uno de los lugares más bonitos que tiene Elorrio, la ermita de Argiñeta con su pequeño y antiguo cementerio. Allí hemos almorzado un rico bocata y se ha compartido los dulces postres que cada uno/a ha traído con buena voluntad. 

Tras la comida los mas txikis han jugado a sus anchas por los alrededores de la ermita y antes de partir de nuevo hacia el pueblo, hemos ensayado una de las canciones que en estas fechas está empezando a retumbar en nuestros oídos, Santa Ageda. La foto grupal sacada con los últimos rayos de sol, ha cerrado una excursión donde los pequeños como los/as monitoras han disfrutado de un fantástico día, donde la ilusión y la alegría ha quedado más que patente en cada uno de nosotros/as.



Iñigo Valladares Santibañez

sábado, 1 de febrero de 2014

Santa Ageda!!!




Otsailak 4, asteartea Inurrikook Agate Deuna ospatuko dugu. Horretarako, 18.00etan Txirinean geratu gara. Baserritarrez jantzita etorri behar da eta ez ahaztu makila ekartzeaz. Durangotik abestera aterako gara.



El 4 de Febrero, martes vamos a celebrar Santa Ageda. Para eso, hemos quedado a las 18.00 en el Txirin, con el traje de aldeano/a y un palo. Saldremos a cantar por Durango. ¡Les animamos  los/as chavales/as que se animen a venir a cantar!


Bidean Beti Prest!!

Zergatik ospatzen dugu Santa Ageda?

Agate Deuna

Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, ate joka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan.

Agate Deuna martiria Italian (Sizilian) jaio zen 230. urtean. Familia diruduna eta onekoa, kristau sutsua eta benetan ederra. Quintianus senatariak beretzako nahi zuen baina Jaungoikoarekin konprometituta zegoenez ez zuen onartu. Orduan Quintianusek torturatu eta bularrak moztu zizkion. Sufrimendu nahiko ez bazen, ikatz gorriz erre zuen. 251. Urtean hil zen, 21 urte zituela.

Agate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitatan, erromeriak.

Beste toki batzuetan, egun horren goizaldean, baserrietako soro eta baratzetan, Kandelario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren.

Tradizioak zioen egun horretan ezin zela labako edo garbiketa lanik egin.

Gaur egun, berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan da, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea.

Hemen dekozuez kopla ezagunenak:


Zorion, etxe hontako denoi! 
Oles egitera gatoz, 
aterik ate ohitura zaharra 
aurten berritzeko asmoz. 
Ez gaude oso aberats diruz, 
ezta ere oinetakoz. 
Baina eztarriz sano gabiltza, 
ta kanta nahi dogu gogoz.

Santa Ageda bezpera dogu 
Euskal Herriko eguna, 
etxe guztiak kantuz pozteko 
aukeratu doguna. 
Santa maitea gaur hartu dogu 
gure bideko laguna. 
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.
Euskal Herria canta en honor a Santa Águeda

Águeda nació en Sicilia en el año 230. Dicen que era una joven hermosa y el gobernador siciliano Quinciano quiso casarse con ella. Pero Águeda tenía una fe ciega en el cristianismo y no aceptó la proposición del gobernador. Ante la negativa de ésta, Quinciano la metió en la cárcel y la torturó; le mutiló los pechos y la joven chica Águeda murió con 21 años. Todo ello ocurrió el 5 de febrero de 251 en Catania. Santa Águeda es una de las primeras mártires vírgenes del occidente.
En Euskal Herria se celebra Santa Águeda (5 de Febrero). Tal y como ha sucedido con muchos mártires, Santa Águeda fue nombrada patrona en Euskal Herria. Vecinos y grupos de toda índole salen a la calle a cantar coplas y versos en honor a la joven siciliana en la víspera de Santa Ageda; mediante esas coplas o versos se narra la vida de Santa Águeda, y también se cantar versos dirigidos a los habitantes de la casa donde se pide limosna.