martes, 24 de septiembre de 2013

EEB-ko jardunaldiak!!




Asteburu honetan hainbat monitore EEB-ko jardunaldietan parte hartu dugu. Zapatuan batzuk nahiko goiz Durangon trena hartu genuen eta beste erdia kotxean joan ziren. Guztion helmuga Orduña zen. Han Herrialdeko eta beste zonaldetako eskautekin topo egin genuen.


Jardunaldiei hasiera emateko, aurkezpentxo bat eta otoitza egon zen. Ondoren, monitore berriak (June, Ester eta Olatz) Euskalerriko Eskautak Bizkaiako (EEB) monitore berri guztiekin elkartu ginen jarduera batzuk egiteko asmoz. Horien artean mediku eta kazetarien papera hartu behar izan genuen jolas batzuk egiteko, eta egia esan oso dibertigarria izan zen.



Egindako jarduera guztiak oso interesgarriak eta ezinbestekoak izan zirela uste dugu, baina gehien txunditu gintuena monitore berri guztien artean egon zen giro ona eta monitore zaharrek egin ziguten ongietorri paregabea.


Gainontzeko monitoreak txokoka banatuta lanean hasi ginen. Egun osoan zehar gai desberdinak jorratu genituen: Simbologia, parte hartzeko espazioak EEB-an, Hezkuntza prozesua parte hartzen duten eragileak eta lan heziketa. Gai bakoitzeko beste azpi-gai batzuk zeuden eta txokoka landu genituen.


Gai hauekin, txokoka guztion artean egiten dugunaren inguruan oinarrituta kontrastatu genuen. Kontraste hauek egin al izateko, jardunaldietara joan aurretik gure taldean lana egin genuen. EEB-n horrelakoak ematen diren edo ez ondorioztatzen ibili ginen. Goizean eta arratsaldean landutakoaz nahiko pozik gelditu ginen; gauza berriak ikasteaz gain, beste taldeekin kontrastatzea positiboki ikusi genuen.

jueves, 19 de septiembre de 2013

¡¡Los monis ya hemos empezado el curso!!





Este fin de semana todos los monitores de Inurri Eskaut Taldea nos hemos reunido en Bermeo para planificar el curso 2013-2014.


Durante el fin de semana hemos realizado actividades varias debatiendo y deliberando sobre… cómo fue el curso pasado, qué monitor esta en cada rama, quién coge cada cargo, los objetivos anuales del grupo, las fechas de las actividades grupales, Zumba, aniversario XXX... y muchas más cosas.


El sábado a la noche tuvimos un momento muy especial en el cual celebramos la despedida de Xabi y una imposición de pañoleta, tachan tachan tachan!!!! Nuestra gran monitora Iraide recibió su pañoleta e hizo su compromiso. Fue un momento muy especial para todos los monitores!!



¿Y sabéis queee? Este año se nos incorporan tres EXtrebeak, son FUTUS, eso quiere decir que es su primer año de monitoras. ¡¡Zorionak a Esther, Olatz y June!!




Y una cosita muy importante, este curso celebramos el 30 aniversario de INURRI ESKAUT TALDEA!! ¡¡A si que prepararos bien para el gran día, las camisetas nuevas, los bailes y las risas!!




Naiara Román García

Gure etxea txukuntzen!!!





Inurri martxan hasia da eta monitoreak Txirina txukuntzen eta parrokiako lokalak atontzen ibili gara. Argazki batzuk erakutsiko dizkizuegu, baina zuek zuen begiekin ikustera gonbidatzen zaituztegu dena bukatuta dagoenerako, horretarako pixkatxo bat falta da. Ikasturtea hasitakoan, orduan izango duzue aukera egindako guztia ikusteko.


Gero eta gutxiago gelditzen da!!! Animooo!!




Eskerrik asko parte hartu dozuten monitorei zuen lanagatik!!




Inurri empezó en marcha a principios de septiembre. Los monitores hemos estado ordenando el Txirin y los locales de la parroquia. Aquí os mostramos unas fotos de como va el trabajo que hemos hecho, pero cuando lo acabemos os invitamos a que vosotros mismos seáis los que veáis lo que hemos hecho, cuando tengáis reuniones... Después de tener el inicio de curso, entonces tendréis la opción de ver todo.



Cada vez queda menos!!! Que bien!!



Eskerrik asko parte hartu dozuten motitorei zuen lanagatik!!!!

lunes, 2 de septiembre de 2013

Uda bukatu eta martxan jarrita!!


Udako kanpamentutik ez duzue gure berririk izan. Baina esan beharra dago, aurtengo kanpamentua itzelezkoa izan dela. Bakarrik egin dugun arren, oso gustura ibili gara urtean zehar ibili diren umeak zein frogatzera etorri direnak. Lehen aldiz etorri diren askok gurekin gelditzea hautatu dute, zelako poza guretzako!!!


Kanpamentuan hainbat gauza egin ditugu: jolastu, abestu, errekan errefreskatu, bolantea egin eta guztion artean gehiago ezagutu. Astea pasa hala udako kanpamentuko argazkiak ikusgarri izango dituzue Facebook-ean zein Blogean.


Oporrak bukatu dira eta Inurri lanean hasia da. Monitoreak elkartzen hasi gara eta laster ikasturteko planing asteburua izango dugu.

Hemendik aurrera gure berriak izango dituzue ikasturteari begira.


Adi!! Gure blogean berri guztiak izango dituzu irakurgarri.

Besarkada handi bat!!